Edukira joan

Atodo jauregia

Koordenatuak: 43°08′23″N 2°04′19″W / 43.139742°N 2.071938°W / 43.139742; -2.071938
Wikipedia, Entziklopedia askea
Atodo jauregia
Kultura ondasuna
Tolosako hiri historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaTolosa
Koordenatuak43°08′23″N 2°04′19″W / 43.139742°N 2.071938°W / 43.139742; -2.071938
Map
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0001568
19

Atodo jauregia Tolosako (Gipuzkoa) Pizkunde garaiko eraikin bat da, XVI. mendekoa. Eraikinaren izena bere sortzailearengandik dator, Fermin Atodo konde palatinoarengandik, zeina tolosar tertzioetako kapitaina eta Filipe II.a Espainiakoaren Erromako enbaxadorea izan zen. Eraikina kultura-ondasuna da, eta hainbat berrikuntza egin dizkiote historian zehar; gaur egun, etxebizitza pribatuetarako erabiltzen da.

Eraikinak bi pisu eta ganbara bat ditu, bitarteko horma batek eta beste hirurek bi kaletara eta kalezulo batera ematen dutelarik. Bi isurkiko teilatua du, eta zuburu zizelkatuek eusten dioten aleroi bikoitza. Eraikinaren barneko egitura zurezkoa da. Fatxada nagusia harlanduz egina dago, eta beste hiru fatxadak, berriz, harlangaitz-hormak dira. Berpizkunde garaiko eraikuntza da, tamaina handikoa. Solairu nagusiak balkoi forjatu ederrak ditu, eta azken solairuak arku beheratuek osatutako hogei bao simetriko. Armarri artistikoa du: eskortzo jarrera xelebrean dagoen haur bikote bat, arrapala-lehoi bat erakusten dutela. Atodo leinuak Albiztur herrian du jatorria. Famili honetakoak dira XVI. eta XVII. mendeko pertsonaia garrantzitsu batzuk.

Eraikinaren jatorriari buruzko informazio askorik ez dago. Hemen azaldutako hipotesia La construcción de Tolosa liburuan oinarritzen da. Bertan autoreak dio lehenagotik eraikia zegoen dorretxe baten gainean eraiki zela agian jauregia, hots, dorretxe hura baliatu zutela abiapuntutzat, jauregia eraikitzeko. Hau dio liburuaren atal batean (gaztelaniaz jatorrian, artikulu honetarako euskaratua):

« Atodo jauregia kale nagusian eraiki zen. Erreforma asko egin dizkiote. Kale nagusira, kaliza harlanduzko fatxada bikain bat aurkezten du, bao handiekin hiru solairuetan, bao seriatu txikiagoz koroaturik erlaitz azpian, eta teilatu-hegal handi bat bi zuburu ordena landuz. Nahiz eta atariaren eta eskaileren posizioa ia zentrala izan, fatxadak ez zion ordena simetriko bati jarraitu, eraikinaren eraikuntza genesiaren kondizioengatik. Horrela, «atxikia» izenez ezaguna den jauregi mota bat eratu zen; izan ere, hainbat baliabide edo lote arkitektonikoren eransketaz sortu zen. »

Datu interesgarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultur ondasun mota : Onartua

Sailkatua: 17-01-1964 BOE (29-02-1964).

Esku-hartzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1999. urtean: fatxada nagusia zaharberritzea.
  • 1987. urtean: estalkia eta teilatu hegalak berritzea.
  • 2004. urtean: estalkia zaharberritzea.
  • MARTIN RAMOS, Ángel. La construcción de Tolosa. Bilbao: Colegio Oficial de Arquitectos Vasco-Navarro, 1993

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa